XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LURDES: Arrain bat! Zer jaten du? AMA: Langostaren biboteak! Tira, zoaz dutxatzera, gaur arratsalderako merienda on bat prestatu behar dugu eta.

Bazen behin txori bat kaiola batean
Bazen behin arrain bat kristalezko ontzi batean
Bazen behin, oso zoriontsua, neska bat
.

AMA: Lurdes, Bostak dira, laister etorriko dira zure lagunak.

LURDES: Zer dugu meriendatzeko, ama? AMA: Ba, denetik.

Txokolatea, suizoak, tarta, helatua... gero fanta, coca-cola, esnea... eta pipak, txikleak, kakahueteak....

LURDES: Eh! Hor daude! LURDES: Kaixo! LAGUNAK: Zorionak! BAT: Zorionak, Lurdes. Tori, gure arregalia.

LURDES: Patiñak! Eskerrik asko denei! BI: Goazen kalera estreinatzera! AMA: Ez, geroxeago joango zarete.

Orain, berdin bazaizue denen artean gela apaindu.

BAT: Goazen hastera! AMA: Ea nola moldatzen zareten.

AMA: Ñooo, ez dago gaizki! Zoazte orain patinatzera nik merienda prestatzen dudan bitartean. Tira!.

Txori batek egan egitea nahi zuen, baina burni batzuek mozten zioten bidea.

Arrain batek igeri egitea nahi zuen, baina kristalek mugatzen zioten lekua.

Neska batek ibiltzea nahi zuen baina bere bi hankak hautsiak zituen.

LURDES: Hamabost egun hemen geldirik! AMA: Ipuin hau irakurri nahi al duzu?.